Gazte zozketako zenbaki irabazleak
Gazte asanbladak urtero egiten duen zozketaren zenbakiak badaude aukeratuta. Iragan igandean egin zen zozketa eta hiru zenbakiak aukeratuta daude. Lehenengo saria 382 zenbakiaren jabeak lortu du. Saria bi lagunentzako asteburu bateko landetxea da Kantabrian. Bigarren saria 225 zenbakiari egokitu zaio. Honen jabeak bi lagunentzako zirkuito hidrotermala lortu du, Barakaldon. Azkeneko zenbaki saritua, 20€ko txartela bat irabazikp du Txiringito tabernan erabiltzeko. Hirugarren sari hau 102 zenbakiak lortu du. Sariduna bazara idatzi sestaokogazteasanblada@gmail.com helbidera!
[+] 2012-ko maiatzaren 4aHirugarren gazte topaketak igandean!
Gazte topaketak egingo dira igande honetan hirugarrenez. Urtarrilaren 22an Angela Figuera institutuan egin ziren lehenengo topaketetan herriaren gazte diagnosia egin eta zenbait ondorio lortu ziren bertaratutako gazte guztien artean. Lehenengo topaketetako ondorioen gainean lan egiteko, martxoaren 4an bigarren topaketa batzuk egin ziren Kueto auzoko elkartegian. Horietan zenbait lan ildoen artean azaldu ziren; gazte lokal edo gaztetxe proiektu baten osaera edo herriko musikarien arteko elkarlana, esaterako, eta sexualitatea, ikasleria, kirola edo autodefentsa feministaren gaineko eztabaidak ere egon ziren.
[+] 2012-ko apirilaren 20aOngi etorri Nahaia!
Nahaia Aguado, Sestaoko euskal preso politiko gaztea kalean da jada! Bi urte baino gehiago eman ditu espetxean, 2009an gazteria independentistaren aurka zabaldu zen makro-sarekadan atxilotu zutenetik. Sarekada horretan Sestaoko 3 gazte atxilotu zituzten; Nahaia, Idoya eta Mikel, eta hiruek inkomunikazioak iraun zuen bitartean tortura latzak eta tratu txarrak pairatu zituztela salatu zuten.
[+] 2012-ko martxoaren 16aOngi etorri Villa!!
Sestaoko Ruben Villa preso politiko gaztea aske geratuko da, 30.000€ko fidantza ordainduta bere baldintzapeko askatasuna onartua izan eta gero. Gogoratu beharra dago, Ruben polizia nazionalak atxilotu zuela, beste 13 gazterekin batera, 2010eko urriaren 22an, gazteria independentistaren aurka zabaldutako makro-sarekadan. Inkomunikazioak iraun zuen lau egunetan poliziaren partetik torturak eta tratu txarrak jasan zituela salatu zuen. Madrilgo Soto del Real espetxean 16 hilabetez epaiketaren zain prebentibo bezala pasa eta gero, askatasuna lortuko du.
[+] 2012-ko otsailaren 21aGazte topaketak egingo dira urtarrilaren 22an Sestaon
Urtarrilaren 22ra begira, Sestaoko gazte topaketak antolatzen ari da herriko gazteria. Zenbait gazte taldek eta norbanakok zein koadrilek hartu dute bere gain hauek antolatzeko lana, eta gure herriko gazteok elkar ezagutzeko, herriko bizi sozialean zer eskaini dezakegun aztertzeko, eta ditugun arazo eta beharrak identifikatu eta hauei nola erantzun hausnartzeko helburuaz antolatu dira topaketak. Angela Figuera institutuan egingo dira, arratsaldeko 4etatik aurrera. Spota barnean
[+] 2012-ko urtarrilaren 14aPresoen eskubideen alde, U7an gurekin kontatu!
Aro politiko berri batek Euskal Herria argitu du. Hamarkadetan luzatu den gatazka politikoari irtenbide justu bat aurkitzen eginahalean bat egiten dute Euskal Herriko nahiz nazioarteko eragile politikoek, sindikalek eta erakunde anitzek. Eginahal honen fruituak ikusten ari gara, eta gaur ukaezina da gure herrian benetako bake eta demokrazia egoera batera hurbiltzeko bidea egiten dihardugula.
[+] 2011-ko abenduaren 30aLangabeziaren kontra, langile borroka!
Sestaok sekulako arazoa bizi du langabeziarekin. Euskal Herrian tasarik altuena duen herria gara, eta gurean 2.840 pertsona daude lanik gabe, herritarren %23 inguru. Hilabetetik hilabetera, gainera, zifra hau hazi eta hazi baino ez da egiten. Lana bilatzen dugun bi gaztetik batek ez dugu lortzen, eta lana topatutakoan ere egoera negargarria da. Egoera beltz honen aurrean Herriko zenbait eragile langabetuen asanblada sortu eta asteroko mobilizazioak egiten hasi gara. Sestaoko gazte mugimenduak ere bultzada berezia eman nahi izan dio langile mobilizazio honi.
[+] 2011-ko abenduaren 15a